mancomunidad valdizarbe
Castellano / Euskera
ESKUALDEAN LAN EGITEN

26/06/2018
Nafarroako Gobernuak Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko Foru Legea aurkeztu zuen atzo
Nafarroako Gobernuak 2018ko ekainaren 7an onartutako Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko Foru Legea aurkeztu zuen atzo.


Nafarroako Gobernuak Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko Foru Legea aurkeztu zuen atzo. Ekitaldian 150 lagunek parte hartu zuten, tartean  Extremadura, Balearrak eta Kataluniako Generalitatea, Valentzia eta Europako Batzordeko ordezkariak.

Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko Foru Legea onartu zen Nafarroako Parlamentuan ekainaren 7an eta aurrerapauso garrantzitsua da mota guztietako hondakinen prebentzio eta murrizketarako.
Honako hauek dira lege berriaren helburuak, hondakinak sortzea prebenitzea, kudeaketa hobetzea eta ekonomia zirkularraren alde egitea  eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan aurrera egitea. Hori dena, Nafarroako Hondakinen  2017-2027 Planarekin  bat egiteko.
Prebentzio eta hondakinen kudeaketa egokia bultzatzen  ditu, murrizketa eta berrerabilera sustatuz, eta zabortegian ezabatzea eta hondakinen errausketa murriztuz.
Ekitaldian parte hartu dute Isabel Elizaldek, Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilaria, Europako Batzordearen Ordezkariak, Ferrán Tarradellas,Tania Bernaldo de Quirósek, Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua eta Oscar Rubio Unzuék Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra Sustatzeko Bulegoko arduraduna.
Ekitaldian Toom pak taldeak parte hartu zuen. Musika-tresna birziklatuak erabiltzen dituzte perkusiorako.


←volver a listado

Mancomunidad de Valdizarbe. Ctra. Mendigorrķa, 1 bajo
Telf.: 948 341 076 - Fax. 948 340 968 . 31100 PUENTE LA REINA-GARES (Navarra)