mancomunidad valdizarbe
Castellano / Euskera
PRIBATUTASUN-POLITIKA
 
www.mancomunidadvaldizarbe.com erabiltzeko baldintza orokorrak
 
Izarbeibarko Mankomunitateak erabiltzaileei jakinarazten die noiznahi alda daitekeela webgune honetako eduki oro, aldez aurretik ezer jakinarazi gabe; beraz, ez du bere gain hartzen informazioa etengabe eguneratua ez egotearen erantzukizuna. Beraz, web honetako informazioan oinarriturik inolako erabakirik hartu baino lehen, erabiltzaileei gomendatzen zaie heiek berek baieztatu dezatela Izarbeibarko Mankomunitatearekin, “Lehe Oharra” atalean azalduta dauden bideak erabiliz.
 
Erabiltzaileek berariaz onartzen dute beren erantzukizunpean soilik sartu direla webgunean eta segurtasun arloan behar diren edo gomendagarriak diren berme guztiekin, hala nola software eta/edo hardwareko segurtasun-sistemak behar bezala eguneratuak eta behar bezala konfiguratuak izatea. Izarbeibarko Mankomunitatea ez da inola ere erantzule izanen, baldin eta erabiltzaileen informatika-sistemetan kalteak eragiten badira; horrenbestez, erabiltzaileek espresuki onartzen dute beren erantzukizun bakarrarekin bat sartzen direla eta erabiltzen dutela webgunea.
 
Informazio Gizartea eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuak arautzen dituen uztailaren 11ko 34/2002 Legearekin bat, Espainiako Legeria aplikatuko da edozein liskar edo auzi ebazteko.
 
Erabiltzaileak izanen dira haiek berek emandako datuen egiazkotasunaren erantzuleak, eta Izarbeibarko Mankomunitateak ahalmena izanen du erabiltzaileak bere sistemetatik kentzeko, baldin eta datu faltsuak erregistratu badituzte. Horrek, gainera, ez du deusetan ere galaraziko Zuzenbidearekin bat datozen ekintzak abiarazteko aukera. 
 
 
Jabetza Intelektuala 
Izarbeibarko Mankomunitatea da atari honetan bilduta dagoen informazio guztiaren jabea eta/edo lizentziaduna, baita haren diseinu grafikoarena, irudiena, datu-baseena, iturri-kodeena, indizeena, markena eta logotipoena ere, eta horiek oro Jabetza Intelektualaren Legearekin eta Markei buruzko Legearekin bat daude babestuta. Hori guztia jendearen eskura uzteak edo erabiltzeko baimena emateak ez dakar inola ere haren titularitatea lagatzea edota erabiltzaileen alde erabilera-eskubide bat ematea; beraz, Izarbeibarko Mankomunitateak aurrez eta idatziz baimena eman beharko du edukia erreproduzitu, kopiatu, hein batean edo osoan banatu eta merkaturatzeko. Mankomunitateak, halaber, beretzat gordeko du legez dagozkion ekintzak erabiltzeko eskubidea, kalte-galerengatik, baldin eta erabilera desegokia bada. Erabiltzaileek kalte-ordaina eman beharko diote Izarbeibarko Mankomunitateari, webgune hau baldintza hauekin bat eta aplikatzekoa den legeriarekin bat ez erabiltzeak berekin badakar inolako kalterik edo galerarik.
 
 
 
Datuak babestea
 
Izarbeibarko Mankomunitateak bete egiten ditu Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan garaturiko lege-xedapen oro, bai eta legea garatu duten araudi osagarriak ere.
 
Segurtasun politikekin bat eta erabiltzaileen pribatutasunaren defentsan, Izarbeibarko Mankomunitateak hauxe jakinarazi nahi du:
 
  • Ematen diren datu pertsonal guztiak sartzen ahalko direla Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorreko fitxategietan, behar bezala inskribaturik sartu ere. 
  • Datu horiek ez zaizkiola inori bidaliko, salbu eta legeriak behartzen edo baimentzen badu.
  • Horren xedea izanen da (edo etorkizunean erregistratu daitezkeen datuen xedea) bi aldeen arteko merkataritza harremana mantendu ahal izatea, kudeaketari, administrazioari eta, oro har, aholkularitzari dagokienez.
  • Aukerazkoa dela datu horiek Izarbeibarko Mankomunitateari ematea, baina ematen ez badira, litekeena da ezinezkoa izatea aipatu merkataritza harremana osatzea edota eskatzen diren zerbitzuak ezin eman ahal izatea.
Erabiltzaileek eskubidea dute edozein unetan datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu eta haien kontra jotzeko, 15/1999 Lege Organikoan eta indarreko legerian ezarritakoaren arabera. Horretarako, harremanetan sartu beharko dute,  idatziz sartu ere, Izarbeibarko Mankomunitateko Fitxategiaren Arduradunarekin, Mendigorriko errepidea 1, behea, GARES (Nafarroa), edota posta elektronikoz: info@mancomunidadvaldizarbe.com.
 
Izarbeibarko Mankomunitateak aipatu bide berberak jarri ditu zure eskura, zure datu pertsonalak eguneratu ditzazun, uneoro datu zuzenak izan daitezen eta egungo egoerari egiazki erantzun diezaioten, indarreko legeak ezarritakoarekin bat.
Beste batzuen datu pertsonalak ematen baditu, erabiltzaileak adierazten du haien baimen espresua duela horretarako, eta beste haiei jakinarazi diela zer datu eman dituen, nondik heldu diren, datuak gorde diren fitxategiaren existentzia eta xedea, badutela datu horiek eskuratu, zuzendu, deuseztatu eta haien kontra jotzeko eskubidea, eta halaber, Izarbeibarko Mankomunitatearen identifikazio datuak jakinarazi dizkio.
 
Erabiltzaileek espresuki onartzen dute Izarbeibarko Mankomunitateak gaur egun eskaintzen eta etorkizunean eskainiko dituen produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza eta publizitate arloko informazioa bidaltzea posta arruntaz, faxe, posta elektronikoz edo antzeko beste edozein bitartekoz. Jakinarazpen horien kontra baldin badago, eman dezala horren berri, arestian eskubideak erabiltzeko atalean aipaturiko bideak erabiliz.
 
 
 
Estekak (linkak)
 
Izarbeibarko Mankomunitatean beste webgune batzuetara jotzeko estekak baldin badaude, horrek beti informazio xedea izanen du, eta ez du esan nahiko Izarbeibarko Mankomunitateak aipatu webguneak gomendatzen edo bermatzen dituenik, eta ez du inola ere haien gaineko kontrolik eta ez da haien edukien erantzulea.
 
Cookieak
 
Webgune honek Google Analytics zerbitzua erabil dezake, hau da,  Google, Inc. Konpainiak ematen duen web zerbitzu analitikoa (Delaware - Google), helbidea: "1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Estatu Batuak".

Google Analytics zerbitzuak "cookieak" erabiltzen ditu, hau da, bere ordenagailuan kokaturiko testu artxiboak, webgunean zer erabilera egiten den aztertzeko.  Cookieek webaren erabilerari buruz sortzen duten informazioa (IP helbidea barne) zuzenean igorri eta artxibatuko du  Googlek Estatu Batuetako zerbitzarietan. Googlek informazio hori erabiliko du webaren erabilera monitorizatzeko eta, horretarako, webaren jarduerari buruzko txostenak bilduko ditu eta, halaber, webaren jarduerarekin eta Internetaren erabilerarekin zerikusia duten beste zerbitzu batzuk emanen ditu.
 
Googlek hirugarrenei igortzen ahal die aipatu informazioa, legeriak halaxe behartzen duenean, edo aipatu hirugarrenek informazioa Googleren kontura prozesatzen dutenean. Googlek ez du bere IP helbidea lotuko Googlek duen beste inongo daturekin.
 
Erabiltzaileak zilegi du datuen edo informazioaren tratamendua errefusatzea, cookieen erabilera errefusatuz; horretarako, bere nabigatzailearen konfigurazio egokia aukeratu beharko du. Erabiltzaileak jakin behar du, dena den, hori egiten badu, ez duela beharbada web honen funtzionaltasun osoa eskura izanen. Web hau erabiltzean, erabiltzaileak baimena ematen du Googlek informazioa trata dezan goian aipaturiko moduan eta xedeetarako.
 
© Izarbeibarko Mankomunitatea
 
Mancomunidad de Valdizarbe. Ctra. Mendigorrķa, 1 bajo
Telf.: 948 341 076 - Fax. 948 340 968 . 31100 PUENTE LA REINA-GARES (Navarra)